XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IHARDUEREN DESKRIBAPENA

1. Iharduera Nire eskuak

Denak orpoen gainean eserita edo kokoriko jarrita, eserleku suediarren inguruan eta eskuak haietan ipinita.

1) Eskuak zoruan ipinita, esku bateko 1-2-3-4-5 behatzak jaso eta gero bestekoak.

2) 1eko ariketa bera, baina bi eskuekin batera eta hauei begiratu gabe.

3) Eskuak zorutik jasota, esku bateko 5 behatzak lehenik eta bestekoak gero zoru gainean ipini.

4) 3ko ariketa bera, baina bi eskuekin batera eta haiei begiratu gabe.


Iharduera alternatiboa

Iharduera burutzeko gai diren haurrek:

a) Beste ikaskide batek nola burutzen duen behatu eta behar izanez gero zuzendu.

b) Esku bat edo bere bornua marraz dezake buruz zenbatuz, edo/eta jasotzea edo pausatzea dagokion behatzaren zenbakia idatzi.

2. Iharduera Pasa baloia

Haurrak talde txikitan banatuta, biribilean eserita.

Eskuetan baloi bat dutela imajinatuz, ondo harrapatuta daukate eta ikaskideari pasatu behar diote, erori gabe, oso hauskorra delako.

Eskuen artean beti tarte bera mantendu behar dute, bestela erori egingo baita, edo ezingo dute hartu.


Iharduera alternatiboa

Iharduera ongi burutzen dela behatu.

3. Iharduera Ibili-gelditu

Binaka ipinita, haur bat zenbait posiziotan lekualdatuko da, eta kidearen txalo baten agindura bapatean geldituko.

1) Hainbat lekualdatze modu bilatu.

2) Kideren batek egindakoa behatu eta hura burutu.

3) Zeinua aldatu:

- Eskuaren posizioa.

- Erreferentzia moduan laguna duela.


4. Iharduera Korri-itzuli

Bikotetan ipinita, haur bat lekualdatzen da eta lagunaren zeinu baten agindura norabidez aldatuko.

1) Lekualdatze ezberdinak burutu.

2) Ibilzentzuz eta norabidez aldatu:


- Ezker-eskuin
- Aurrera-atzera

3) Ahalik eta lekualdatzerik azkarrenak burutu:


- Korrika.
- Bi oinekin jauzika.
- Hanka bakarrez.
- Jauzika.

5. Iharduera Zapi zuria

Haur batek zapi zuria dauka bi talderen erdian.

Haur bakoitzak zenbaki bat edukiko du, 1etik 10era, bi taldeetan berdin.

Zapi zuria daukanak zenbaki bat esandakoan bi taldeetako haur bana aterako dira hura harrapatzera, eta hartu duenak bere taldeari eramango dio, horrela tanto bat irabaziz.